EuskoSare > Blogs > Mintzalagunen kaiera > Euskararen jatorria
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
2008-05-19 15:39

Euskararen jatorria

Munduan zehar gabiltzon euskaldunoi mila aldiz egiten diguten galdera da ea euskara "nondik" datorren. Hasiera batean, nire erantzuna, euskararen etorkizuna jatorria baino garrantzitsuagoa zela izaten zen. Gaur egun ordea,  euskararen jatorriak sortzen duen jakimina orokorki gure kulturarekiko jakimina suspertzeko erabiltzen dut, eta bestalde, nola begiratu etorkizunari jatorrian sustraitu gabe?

 

Maiatzaren 17an egingo da Euskaren jatorriaren III. Biltzarra Oka-Iruñan.

Oka-Iruñako idazkunez gain beste zenbait gai landuko dira. Josu Naberan euskara sortzeko gure arbasoek erabili zituzten erroez arituko da, gutxien ezagutzen direnei tarte gehiago eskainiz. Naberanek idatzitako Hitzen Koba liburuan, Bittor Kapanagak orain 40 urte zabaldu zuen teorian sakondu eta ildo berri asko ireki ditu. Bere ustean, ere, euskaran iberiar, mediterraniar eta piriniar erroak daude elkartuta, baina Kapanagaren lanaren haratago doa erro gehiago proposatuz eta berauek sakonago aztertuz.

Ondoren Alfontso Martinez Lizarduikoak hizkuntzen bilakaerak ulertzeko gaur egun dauden ikerketak sakonki aztertuko ditu. Euskaldunen migrazioek Europa osora zabaldu zuten protoeuskara aztertuko du, disziplinarteko ikerketak erabiliz: populazioen genetika, paleohizkuntzalaritza, paleontropologia, etab.

Arratsaldean, indusketak bisitatuko dira eta, ondoren, euskararen zazpi erroei buruzko mahai ingurua izango da, aurreko biltzarretan parte hartu duten adituek bideratuta: Kapanaga, Segurola, Arnaiz, Nabera, Mendizabal... Helburua, apurka-apurka euskararen hiztegi etimologikoa osatzea da, dauden teoria eta proposamen guztiak elkartuta eta alderatuta. 

Jendeak parte hartzeko aukera ere izango du arratsaldean, Komunikazioen atalean. Gaia, noski, euskararen jatorriari buruzkoa. Horrez gain, goizeko hiru hitzaldi eta arratsaldeko mahai inguruan ere parte hartze zabala espero da.

Batzar honetaz eta aurrekoetaz informazio gehiago lortzeko jo  http://www.euskararenjatorria.eu/  internet gunera.


Estebe


 


Rate:

III. Biltzarraren ponentziak

Sent by Estebe Ormazabal at 2008-05-29 15:10
Aupa lagunok,

hemen dituzue Biltzarraren ponentzia guztiak PDF formatuan, merezi du pena, oso material interesgarria da,
Besarkada bat

Estebe

http://www.euskararenjatorria.eu/3biltzarra.htm
http://editor.euskosare.org/blogak/mintzalagunak/euskararen_jatorria/eks_blogentry_view